Portugaleten ospatu da bigarren aldiz Ibilaldia, lehenengoa 1982 izan zen. Nola ez kuadrilleroak hara joan gara, eta oso ondo pasatu gara pasatu gabe, edalontzien leloak esaten duen bezala. Ibilaldia bakoitzak berezitasun bat dauka eta kasu honetan esan dezakegu guretzat bi zirela, bata gure herrira heldu zela, eta hemen egon da 2. gunea (Santurtzi gunea) eta bestea lehenengo aldiz gurutzatu dugula Sestao eta Portugalete lotzen duen tunela. Gainera 1. gunean (Ikastola gunean) Asti Leku ikastolan bertan aukera izan genuen Tarragonako Castellers ikusteko, eta benetan hunkigarria izan zen.
Gainera eguraldi lagun izan genuen eta oso ondo pastatu genuen, orain2 urte itxaron beharko dugu berriro Santurtzin antolatzeko 1998 egin genuen bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario